Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena, Euskadiko trontza txapeldunak

Amezti.eus 2022ko abu. 29a, 14:07

Larunbatean izan zen trontza mixtoko finala. Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena izan ziren garaileak eta Maria Iraizoz eta Iñaki Barberena hirugarrenak.

Llodion izan zen Euskadiko trontza finala mixtoa, larunbatean, eta Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena ultzamarrak izan ziren txapeldunak, Ainhoa Iraizozek esan digunez, bigarrengoekin oso parekatuta lehiatu ondoren: "Pasa den urtean bigarren izandako bikoteak irabazi gintuen Lezaunen, segundo batengatik, beraz, bagenekien honetan ere oso parean izanen genituela".

Lau bikote aritu ziren lehian, haien artean, Maria Iraizozek (Ainhoaren ahizpak) eta Iñaki Barberenak (Josetxoren anaiak) osatutakoa, hirugarrenak izan ziren: "Oso lan ona egin zuten haiek ere. Lehenengo urtea izn dute elkarrekin, ez dute ezta hilabete bat egin".

Beste bi bikoteak arabarrak ziren, eta hori haien kontra joka zezakeen Ainhoa Iraizozen ustez: "Aukerak bagenituen, baina etxean jokatzeak beti laguntzen du. Dena den, hasieratik jarri ginen aurretik, beraz ozo pozik egindako lanarekin".

Urrian Nafarroako txapelketan izanen dira Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena.