Gure alderdiko jaiotza tasak: Beheraka goaz atertu gabe

Amezti.eus 2022ko abu. 22a, 12:56
Egilea: David Yerga, CC BY- NC 2.0

Berria egunkariak argitaratutako datuen arabera behera doa jaiotza tasa Euskal Herrian, gure eskualdea barne, noski.

Mila biztanleko kalkulatzen da jaiotza tasa. 2008an mila biztanleko 10,2 haur jaio ziren Euskal Herrian. Azkeneko kontaketan, 2020an, 7ra besterik ez da iritsi. Ehuneko %30 gutxiago. Gurean ere bide beretik goaz. Datu orokorrik ez dugu, baina azken urtetako tasak ikusiz, bi urte alderatuko ditugu.

Berria egunkariak dakartza 2014 eta 2020ko jaiotza tasak eta honako hauek izan dira gure alderdian:

 

Udalerria

2014

2020

Anue

10,82

14.55

Atetz

4.59

0

Basaburua

4.59

3.62

Imotz

9.22

9.30

Lantz

13.42

0

Odieta

13.74

0

Ultzama

6.59

8.36

 

Ikusi dezakezuenez, datuak oso kezkagarriak dira. Kezkagarriak baino larriagoak esanen genuke. Bagenekien nola genbiltzan, hilabete oro ematen dugu Pulunpen hilen eta jaiotzen berri, eta beti hil gehiago jaio baino. Askoz ere gehiago.

Zer dugu eskas? Porlana dugu gehiegi, teilatu sobera eta bizitza gutxiegi. Zer dugu egiteko? Nola bideratu erorketa larri hau?