Kultur festibala izanen da abuztuan eta irailean Orgiko basoan

Amezti.eus 2022ko abu. 5a, 10:52

Kultura ekimen ugari antolatu izan dituzte lehen ere Orgiko basoan, Lizason. Bada, abuztuaren 6tik irailaren 24a arte ipuin kontalari, antzerki eta ikuskizun desberdinak izanen dira. Merezi dugulako izenburua jarri diote ekimen kulturalari, eta Ultzamako Baserri Eskolak antolatu du, Lizasoko kontzejuaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

  • Abuztuak 6, 12:00etan: DIVERXA kontu kontalaria (gazteleraz)
  • Abuztuak 13, 18:00etan: Gorgorito
  • Abuztuak 14, 12:00etan: Xabi Artieda kontu kontalaria (euskaraz)
  • Abuztuak 14, 18:00etan: Antzerki magikoa eta Massil Magoa
  • Abuztuak 20, 12:00etan: Xabi Artieda kontu kontalaria (euskaraz)
  • Irailak 3, 12:00etan: Ines Bengoa kontu kontalaria (euskaraz)
  • Irailak 3, 18:00etan: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
  • Irailak 10, 12:00etan: Diverxa kontu kontalaria (gazteleraz)
  • Irailak 10, 18:00etan: The Enchanted Frog kontu kontalaria (ingeleraz)
  • Irailak 18, 12:00etan: Ines Bengoa kontu kontalaria (euskaraz)
  • Irailak 18, 18:00etan: GO!AZEN
  • Irailak 24, 12:00etan: The Enchanted Frog kontu kontalaria (ingeleraz)

Informazio gehiago eta sarrerak, Ultzamako Baserri Eskolaren webgunean.

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/egD/Merezi_dugulako_orgi.jpg