Euskarazko udalekuetarako dirulaguntzak atera dituzte

Amezti.eus 2022ko uzt. 28a, 10:36

Azken urteetan bezala, Ultzama aldeko euskara zerbitzutik dirulaguntzak emanen dituzte udaleku euskaldunetara doazen haur eta gaztetxoentzat. Euskara hutsezko udalekuak behar dute izan, 5 eta 15 egun arteko iraupenekoak, eta udako oporren garaikoak.

Ekainaren 15etik irailaren 30era bitarteko euskal udalekuak finantzatuko ditu dirulaguntzak, eta guztira 1.500 euro erabiliko dira helburu horretarako, Euskara Zerbitzuko 2022ko ekitalido aurrekontuetan aurreikusita zeudenak.

Dirulaguntzaren zenbatekoari dagokionez, gehienez ere gastuaren %40 izanen da, eta haur bakoitzak udaleku bakarrarengatik izanen du laguntza jasotzeko aukera.

Eskabideak ekainaren lehenetik irailaren 30era bitartean egin beharko dira. Baldintza eta xehetasun guztiak jasotzen dituen dokumentua hemen kontsulta daiteke.