Gure eskualde zabalean —Anue, Atetz, Basaburua, Imotz, Lantz, Odieta eta Ultzama— urtebete baino gehiago erroldatuta daramaten herritarrek har dezakete parte lehiaketan. Gaiari dagokionez, eskualdearekin nolabaiteko lotura izan beharko dute argazkiek, baina paisaia besterik ez duten lanak ez dira onartuko.
Aurtengoan, aurreko edizioetan bezala, sari ederrak banatuko dira: irabazleak 300 euro jasoko ditu, bigarrenak 200, eta hirugarrenak, berriz, 100. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi argazki aurkezteko aukera izanen du.
Lanak aurkezteko epea irailaren 17an amaituko da, eta ondoko lekuetan entregatu beharko dira: Larraintzarko Bentan, Jauntsarasko Apeztegiberrin edo posta bidez Esan Erran Irratira bidalita. Hau da helbidea:
Esan Erran Irratia
Udaletxea, bigarren estaia
31866 Jauntsarats
Lehiaketako oinarriak hemen kontsulta daitezke.