Esku-lanak, ur jolasak, igerilekuko jokuak... ikasturtean zehar bezala, udan ere eskualdeko haur eta gaztetxoak euskaraz hitz egitera bultzatu nahi dituzte Udaletik eta Euskara Zerbitzutik. Helburu horrekin antolatu dituzte jolas eta tailerrak.
Uztailaren 20tik abuztuaren 10era bitartean, asteazkenero izanen dira ekimenak, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara bitartean. Igerilekuko sarreran edo 948 30 51 34 telefonoan eman dezakete izena interesa dutenek.