2022/08/04 19:00

Suakai taldearen kontzertua, Orgiko basoan

Suakai taldearen kontzertua, Orgiko basoan
Orgiko basoa, Ultzama

Musika txoko guztietan egitasmoa 2020an jaio zen, kultura musikala eta ikusentzunezkoa txoko eta leku gordeetara eramateko. Hirugarren edizio honetan, ekimenetako bat Lizason izanen da, Orgiko basoan.

Hain zuzen, Suakai taldea izanen da arratsaldeko 19:00etan, Luces, musica ¡acción! ikuskizunarekin. Soinu Banda Originaletan oinarritutako ikuskizuna da. Musikariak: Claudia Osés (biolina eta mandolina), Maddi Arana (biolina), Iván Carmona (biolontxeloa, flautak eta duduk), Alejandro Martinez (biolontxeloa), Igor Arostegi (perkusioa), Daniel Domingez (perkusioa eta bateria).