Euskal Herriko pentsionistak, bizikletan aldarrian

Amezti.eus 2022ko eka. 21a, 09:46

Bizikleta martxa abiatu zuten ekainaren 13an Donostiatik eta bihar 10:30ean eskualdean sartuko dira, Ateztik. Pentsio duinak eskatzen dituzte, eta, horretarako, gutxienez 1080 eurokoak izan beharko liratekeela aldarrikatzen dute.

Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak baldintza duinak eskatzeko bizikleta martxa antolatu du. Herrialdea zeharkatzen ari dira, puntatik puntara, ekainaren 13tik. Donostiatik abiatu ziren orduan, eta, geroztik, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako hainbat eta hainbat herritatik eta hiritatik pasatu dira. Atzo, Gasteiztik Altsasura egindako ibilbidean sartu ziren Nafarroan. Eta, gaur, 9. etapa dute, Iruñeraino.

Gure eskualdea bihar igaroko dute. Markalaineko errepidetik sartu, Eguarastik Gelbentzurako bidea egin, eta,  10:30ean Gerendiain igaroko dute. Ultzama barruan Zenotz, Iraizotz eta Alkotz pasatu eta Arraizko bentetatik Belaterako mendirantz abiatuko dira, gure eskualdea atzean uzteko.

10. etapa Beran amaituko dute, eta ondoren, Ipar Euskal Herria igaro eta Irunetik itzulita Donostian bukatuko dute, ekainaren 25ean.