Irati Goikoetxea

"Euskal literaturan sumatzen nuen hutsune bati erantzuten saiatu naiz"

Amezti.eus 2022ko mai. 30a, 11:56

Literatur Geraldiak egitasmoaren barruan, Irati Goikoetxea idazlearekin Herriak ez du barkatuko liburuaren inguruko solasaldia izanen da asteazkenean, Larraintzarko Bentan. ETAk aita hil zion emakume bat du protagonista eleberriak, eta minaz eta zauriez hitz egiten da bertan. Gaurko saioan egindako elkarrizketan nabarmendu duenez, euskal literaturan gaia gehiegi landu gabe zegoela sumatzen zuen Goikoetxeak, eta nolabait, hutsune horri erantzuteko helburuarekin idatzi zuen liburua.

Erlazionatuak