[ASPALDIKO KONTUAK] Sakana eta gure alderdiko zenbait apez

Amezti.eus 2022ko mai. 26a, 14:04

Don Angel Galartza Zabalak, Etxalekuko Parrokiako posesioa hartzea zuela-eta, hurbileko apez guziak konbidatu zituen. 1952ko otsailaren 13a zen.

Don Emilio Lintzoainek, hil artio Muskizko apez izandakoak, utzi zidan fotografia, atzean fotografiatuen izen guziak ederki idatziak dituena.

Hil baino urte bakarren bat lehenago edo utzi zidan fotografia eta bertan ageri direnen zertzelada batzuk kontatu ere bai.