Abian da Aralar Musika Eskolako matrikulazio kanpaina

Amezti.eus 2022ko mai. 23a, 10:37

Ekainaren 5a arte egonen da Aralar Musika Eskolan izena emateko aukera. Edozein adinetako jendeak eman dezake izena, eta ez da aurretik ezagutza minimorik ere eskatzen. Solfeoa, musika instrumentuak (trikitia, gitarra, txistua, saxofoia, akordeoia, pianoa, zeharkako txirula) edota abesbatza dituzte aukeran, besteak beste. Aralar.org webgunean bete daiteke matrikulatzeko  dokumentua, edo bestela, Udaletxeetan.