Saioa Ieregi, Aralar elkartea

"Uste denaren kontra, gazteak dira gaur egun ludopatia gehien pairatzen dutenak"

Amezti.eus 2022ko mai. 17a, 12:53

Aralar Nafarroako Ludopatia Elkarteko psikologoarekin hitz egin dugu gaurko saioan, asteazkenean Larraintzarren antolatu duten prebentzio tailerraren inguruan. Arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara izanen da ekimena, eta izena ematea ezinbestekoa izanen da, 682 278 248 telefono zenbakira deituz.

Ieregi psikologoak azaldu duenaren arabera, gaur egun gazteek dituzte ludopatia arazo handienak, eta mugikor bidezko apustu eta jokoak dira nagusi. Arazoaren aurrean nola jokatu jakiteko zenbait jarraibide emanen dituzte tailerrean, gurasoei eta tutoreei zuzenduta.

Erlazionatuak