Elkarrizketa

Aroztegiko proiektuaren aurkako erresistentzia akanpadaren urteurren ospakizuna, larunbatean Lekarozen

Amezti.eus 2022ko mai. 12a, 10:15

Duela urtebete sartu ziren Lekarozko (Baztan) Aroztegia Jauregiaren inguruko lurretan hondeamakinak, bertan eraiki nahi duten makrourbanizazio proiektua aurrera eramateko. Herritarrak, ordea, urteak daramatzate proiektuarekiko aurkakotasuna azaltzen, eta erresistentzia akanpada antolatu zuten obrak gelditzea lortuz.

Akanpadatik urtebetera, garaipen txiki hura ospatzeko eta hurbildutako jendeari eskerrak emateko festa antolatu dute larunbat honetan, Lekarozen. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Lierni Oteizak eman dizkigu xehetasunak.