Izurriteak bi urtez bertan behera utzi du gaupasa, baina aurten BRT Menditarrak taldeak berreskuratzea erabaki du. Denbora gutxi izan dutenez antolatzeko, aurten 350 pertsonendako egiten zuten afaririk ez da izanen, baina kontzertuak, DJ-ak eta ohiko antzerkia eta sopresak izanen dira. Iragarri zuten bezala, maiatzaren 21ean izanen da, ohi bezala, Larraintzarko frontoian. Gaur eman dute ezagutzera kartela:
Ikusten duzuenez, musikaz aparte, zozketa ere eginen dute. Alde batetik, Divertis bidai agentziak 300 euroko bonoa zozketatuko du, nahi bezala gastatzeko. Bestetik, zonaldeko produktuek osatutako saskia ere eskuragai izanen da. Gainera, gaueko 12:00ak baino lehen sartzen direnendako oparia banatuko dute. Besta amaitzerakoan ere, autobusa izanen da Donoeztebe eta Elizondora, eta, Iruñera.
2020. urtera arte 19 urtez antolatu du Baztango errugbi taldeak gaupasa. Bi urteko geldialdiaren ondoren, 17. edizioa ospatuko dute. Jakina denez, taldeak berebizikoa du besta, haien jarduna finantzatzeko.
Azkenik, gogoratu entrenamendu irekiak jarraitzen dutela, ostiralero, Lekarozen, 20:00etatik. Errgubia probatu nahi duenarendako, kirolaren ondoren, ohiko hirugarren denbora ere egiten dute: "Entrenamenduak jende berrian zentratuko dira, izan ere, taldearen jarraikortasuna izateko berebizikoa baitugu jende berria sartzea", adierazi dute zabaldu duten oharrean.