Apirilaren 22ko ezohiko bilkuran onartu zen lizitazioa, 219.233,07 + BEZ zenbatekoarekin. Lizitazio iragarkia Nafarroako Kontratazio Atarian eskegi dute eta proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 12an, 14:00etan bukatuko da.
Obrak ekainaren 27an hasiko dira eta irailaren 5ean amaitu. Hilabete bateko epe gehigarria ere izanen dute baina horrek ez du jantokia martxan jartzeko oztopoa izan behar.