Bi hilabete egin ditu Ixiar Braco Lizasoko gazteak Tanzaniako Bukoba hirian, boluntariotza bat egiten. Umezurztegi baten eraikuntza lanetan eta baratzea prestatzen aritu dira bera eta kide bat, AHERI elkartearekin. Hango esperientziaz eta Tanzaniatik ezagutu duenaz aritu gara berarekin gaurko bidaien atalean. https://linktr.ee/asociacionaheri webgunean denda solidarioa du elkarteak, eta bertan materiala dute salgai, proiektuari ekarpena egin nahi dion edonorentzat eskuragarri.