Kolaborazioa

Nafarroan euskal hiztunak gutxiestearen kontra, manifestazioa eginen da larunbatean

Amezti.eus 2022ko mai. 3a, 12:05

Herritarrak ez gutxietxi, eskubideak guztiontzat lemapean, manifestazioa deitu du Kontseiluak maiatzaren 7rako. Euskara eta euskal hiztunak baztertzea eta Nafarroako administrazioak zenbait lanpostutan atzerriko hizkuntzei bertakoari baino garrantzi handiagoa ematea dira mobilizazioan salatuko diren zenbait puntu. Iruñeko Antoniutti parketik abiatuko da mobilizazioa, arratsaldeko 17:30ean. Felix Altzelai eskualdeko euskara teknikariak xehetasunak eman dizkigu.

Nafarroako Gobernuak proposatutako merezimenduen Dekretu berria da hautsak harrotu dituena. Kontseilutik salatu dutenez, Txibiteren gobernuak proposatutako dekretu hori indarrean sartuz gero, administraziorako zenbait lanpostutan euskara ez da aintzat hartuko, eta bai, ordea, atzerriko beste zenbait hizkuntza. "Horrek erakusten du Gobernuak intentzionalitate osoa duela euskaldun eta euskal hiztunon eskubideak zokoratzeko", diote oharrean.