Bostgarren edizio honetan 1300 partaidek eman dute izena, Estatuko 35 toki ezberdinetatik eta 15 herrialde ezberdinetatik etorriko direnak. Esteribar, Erro, Baztan, Lantz eta Anue igaroko ditu Nafarroa Xtremek, osotara, eta Adi, Saioa, Zuriain edo Baruatxeta mendiak.
Probak hainbat ibilbide proposatzen ditu. Luzeenak 68 kilometro eta 4000 metroko desnibelako lasterketa izanen da, 7:30ean, Zubirin hasiko da, eta 400 partaidek eman dute izena.
Bigarrenak 35 kilometro ditu eta 1900 metroko desnibela, 9:00etan hasiko da, Zubiriko polikiroldegitik abiatuz. Honetan 700 pertsonek eman dute izena eta bakarka edo bikoteka egin daiteke.
Ondoren, 22 kilometroko ibilbidea proposatzen da, Aritzutik abiatuko dena, 16:30ean, Zubiriraino. 1285 metroko desnibela du eta 226 korrikalarik eman dute izena. 17k, gainera, ibilbide konbinatua egin dute 35 kilometrokoa eta hau, biak, eginez.
Bukatzeko, antolakuntzak, Lanzko zirkularra proposatzen du txikiekin egiteko. 6,65 kilometroko lasterketa txikia.
Informazio guztia: https://www.nafarroaxtrem.com/