Maiatzaren 27an musikara itzuliko gara, oraingo honetan Iraizozko elizan, 20:00etan, bi abesbatzen emanaldiarekin. Kontzertu koral hau Iruñeko MIRUA eta gure eskualdeko AMATI abesbatzek eskainiko dute. Bi abesbatzek beren errepertorioko hainbat kantu interpretatuko dituzte eta, bukatzeko, pare bat abesti batera abestuko dituzte.