Hainbat erakusketa, eskualdean

Amezti.eus 2022ko api. 21a, 12:20

Egun hauetan hainbat erakusketa, ikusgai, eskualdeko hainbat tokitan. Jauntsarasko Apeztegiberriko dendan Zoraida Pereraren irudiak, Latasako Biltegian (Imotzen) Doris Otinen Saski Naski erakusketa eta Larraintzarren Andres Etxeberriaren zurezko tresnak.

Bihar, ostiralarekin, Andres Etxeberriak erakusketa gidatua eginen du Larraintzarko Bentan. Artzaintza eta nekazaritzako tresneria, zura mota ezberdinez egindako pitxer, txarro, ontzi, lan-tresnak, uztai... eta baita zurak berez hartzen dituen forma bitxiko elementoak ditu bertan, ikusgai. Erakusketa gidatua, apirilaren 22an, 19:00etan, izanen da.

Bestetik, Apeztegiberriko dendan, Jauntsaratsen, Zoraida Pereraren grabaduak eta ilustrazioak ditugu ikusgai.

Eta, bukatzeko, Latasako Biltegian, Imotzen, Doris Otinen Saski Naski erakusketa. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak hurbildu nahi dizkigu, baina beste ikuspuntu batetik, trazu abstraktuekin marrazteko modu bereziaren bitartez. Maiatzaren 21era arte.