Data hauetan izanen dira aurtengo azokak, herriz herri:
- Apirilak 24, Arribe (Araitz)
- Maiatzak 8, Lekunberri
- Maiatzak 15, Gorriti (Larraun)
- Ekainak 5, Goizueta
- Ekainak 19, Leitza
- Uztailak 2, Latasa (Imotz)
- Uztailak 24, Basaburua
- Abuztuak 14, Areso
- Irailak 4, Beuntza (Atetz)
Azokako postuei dagokionez, elikagaien eta artisauen postuak izanen dira aurtengoan ere. Arrautzak, gazta, jogurta, mamia, hestebeteak, eztia, marmelada, garaiko barazkiak, sagar zukua, garagardoa, sagardoa, taloa, txokolatea, fruitu lehorrak, patea... etxerako erosketa osorik egiteko aukera izanen da. Artisauen artean ere, denetik izanen da: xaboiak, larrua, kosmetika, zapatak, bitxiak...