Elkarrizketa

Apirilaren 23an ospatuko da Ultzama Trailen bigarren edizioa

Amezti.eus 2022ko api. 11a, 11:09

Iaz bertan behera utzi behar izan zuten Ultzama Traila antolatzaileek, koronabirusa medio. Aurtengoan, ordea, bueltan da berriz ere kirol ekimena. Apirilaren 23an ospatuko da, Larraintzarren. Ekaitz Astiz udaleko zinegotzia elkarrizketatu dugu gaurko saioan.

Mendi lasterketaren bigarren edizio honetan ere, zailtasunen araberako bi ibilbide desberdin antolatu dituzte. Luzea 19 kilometrotakoa izanen da, eta motza, berriz, 8.5 kilometrokoa. Izen emateko aukera zabalik da honezkero, herrikrosa.eus helbidean. Dortsalen banaketa goizeko 9:30etatik 10:45era izanen da, eta lasterketaren irteera 11:00etan.