22. Korrika

Korrikak gure eskualdean utzitako irudiak

Amezti.eus 2022ko api. 6a, 12:00

Adin guztietako herritarrek egin zuten korrika, Gartzaronen. Baten batendako lehenengo korrika izan zen, momentuz, kotxean
Adin guztietako herritarrek hartu zuten lekukoa
Aizarozko herria, lekukoa hartzeko zain
Aizarozko herriak hartutako kilometroan, Edurne Kochek darama lekukoa
Aizarozko herritarrak haien kilometroan, esperoan
Aizarozko herritarrak korrikarako prestatzen
Aldapan behera edo aldapan gora, beti pozik
Aldarria ere egin zuten Aizarozko herritarrek
Apeztegiberriko tarbenak hartutako kilometroan
Aritzuk hartutako kilometroa
Atetzek hartutako kilometroa, Ilarregirako bidean
Basaburuko udaletxeko langileak
Beruete izan zen Korrikak gure eskualdean igaro zuen azken herria
Berueterako bidean
Eguraldi ederra egin du eta Ultzamaldeko irudi ederrak utzi dizkigu Korrikak
Gazteak ere ibili ziren
Imotzek hartutako kilometroa, aldapan gora, Berueterako bidean
Iraizozko sarreran
Larraintzarko ikasleak, Larraintzar atzean
Larraintzarko ikasleak
Larraintzarko ikastetxe parean
Larraintzarren batu zen jende gehien
Lizasoko kontzejua
Maierreko langileak
Martin Pikabea, Ultzamako alkatea
Patxi Biurrarena, Basaburuko udaletxeko langilea, lekukoarekin
Ttikiena haur eskolak eta oihanzabal eskolak hartutako kilometroan, Jauntsaratsen
Ttikiena haur eskolako txikiek ere parte hartu zuten, Jauntsaratsen
Txaseneako semea, Manu Alvarez, Berueten
Udaletxeko langileek hartu zuten lekukoa Basaburuko udalak erositako kilometroan
Xabi Azpiroz 'Montero' basozainak lekukoa eraman zuen zati batean, Basaburuan
Berueten, Korrikaren esperoan
Benta Miguelen parean, Itziar Mariezkurrenak darama lekukoa
Hainbat herritar bizikileta hartuta Irurtzuneraino hurbildu ziren Korrika jarraitzeko
Eskola parean, Jauntsaratsen

Goizeko 9:30ean eskualdean sartu, eta 13:00etan, Beruete atzean utzi eta Larraunerako bidea hartu zuen, atzo 22. korrikak. Hemen dituzue goizak utzi zituen irudi ederrak.

Korrikako 1214. kilometrotik hasita, 30 kilometro egin zituen gurean. Almondoztik heldu zen, Arraitzerako bidean, eta Alkotz, Iraizotz, Larraintzar, Auza, Erbiti, Gartzaron, Jauntsarats eta Beruete igaro zituen.

30 kilometro horietan 44 erakundek erosi zituzten kilometroak elkarte, herri talde, kontzeju, udal eta enpresen artean.

Furgonetan Leire Etxeberria iraizoztarrak animatu zituen korrikalariak, eta baita korrika egin ere, Iraizozko kontzejuak hartutako kilometroan. Eta, hain zuzen ere, Iraizoztik Larraintzarrerako bidean, Lizasoko kontzejuko kideak eta herritarrak, Larraintzarkoak, ikastetxeko ikasle eta irakasleak batu ziren, eta, horregatik, jende ilara luzeen sortu zen ibilbideko zati horretan.

Orokorrean, emozio handiz bizi izan du eskualdeak 22. korrika. Donostiara iritsiko da igandean, apirilaren 10ean, urte bateko atzerapenarengatik bereziki espero zen edizioari amaiera emanez.