Elkarrizketa

'Slam poetry' edo 'poesia bataila' saioa, ostiralean, Larraintzarren

Amezti.eus 2022ko api. 6a, 10:40

Ostiral honetan Slam Poetry saio berezia izanen da Larraintzarko Bentan, arratsaldeko 19:00etan. Baina, zer da Slam Poetry delakoa? Rap batailak egiten diren moduan, poesia batailak egitean datza ekimen honek. Ventura Ruiz ipuin kontalaria eta poeta elkarrizketatu dugu gaurko saioan, ostiraleko ekimenaz gehiago jakiteko.

"Nork esan du poesia aspergarria dela? Hainbat egileren poemak, gehienez hiru minutukoak, apaindura eta musikarik gabekoak. Bi txandetan eginen dute eta publikoak bozkatu behar du gehien gustuko duena. Ausartu zaitez parte hartzera!", adierazi dute antolatzaileek.