22. Korrika

KORRIKAko emisio bereziak Esan Erran irratian

Amezti.eus 2022ko mar. 31a, 13:09

Gaur hasiko da Korrikaren 22. edizioa, arratsaldeko 16:3oean Amurrion. Apirilaren 10era bitartean Euskal Herriko hamaika txokotatik pasatuko da, azkenik, Donostian bukatzeko. Esan Erran irratian zuzeneko hainbat konexio berezi izanen ditugu egunotan Korrikaren jarraipena egiteko. Hona hemen emisio horiek:

  • Martxoak 31, KORRIKAren hasierako emisioa: Arrosa irrati sarearen bidez, arratsaldeko 15:30etatik 17:00etara bitartean zuzeneko emisio berezia botako dugu.
  • Apirilak 2, KORRIKA Iruñean barna: Euskalerria irratiaren eskutik, lau orduko zuzeneko emanaldia izanen dugu, Esan Erranen ere emitituko duguna. Goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara bitartean izanen da hori
  • Apirilak 5, KORRIKA ULTZAMA ALDEAN! Datorren astearte goizean iritsiko da Korrika gure eskualdera, goizeko 9ak pasatxoan. Esan Erranen, zuzeneko berezia eginen dugu goizeko 9:30etatik Korrikak eskualdea uzten duen arte, 12:30ak buelta horretan izanen da hori. Ez galdu! 
  • Apirilak 10, KORRIKAren amaiera ekitaldia: Donostiako amaiera ekitaldia zuzenean eskainiko du Arrosa sareak, eta Esan Erranen ere emisioa entzuteko aukera izanen da. Goizeko 10:00etatik aurrera izanen da hori.