Elkarrizketa

Laburbirako filmen proiekzioa, arratsaldean, Larraintzarren

Amezti.eus 2022ko mar. 30a, 10:26

Rewind laburmetraiaren zuzendari den Amaia Sansebastian elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioan, arratsaldeko 19:00etan Larraintzarko zentro zibikoan Laburbira euskarazko film laburren proiekzioan izanen dela aprobetxatuz.

Otsailaren 25etik martxoaren 27ra bitartean Euskal Herriko hamaika herritatik pasatuko da Laburbira ekimena eta aurtengo edizioko bederatzi laburrak.

Lapidazioaren inguruan hitz egiten du Sansebastianen laburrak. Errodaje prozesua nola izan zen eta emaitzarekin zein sentsazio duten kontatu digu.