Elkarrizketa

Musika audizioak eginen dituzte gaur arratsaldean Larraintzarren eta Jauntsaratsen

Amezti.eus 2022ko mar. 28a, 11:42

Aralar Musika Eskolak audizioak antolatu ditu gaur arratsaldean. Larraintzarko zentro zibikoan arratsaldeko 16:05ean hasiko dira, eta Jauntsarasko Apeztegiberrin, berriz, 16:30ean. Javier Irigoien eskolako zuzendaria elkarrizketatu dugu Esan Erranen audizio saio horien inguruko xehetasunak ezagutzeko.

Larraintzarren txistu, zeharkako xirula, pop-rock, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, perkusioa, trikitixa, akordeoia, pianoa eta abesbatza audizioak izanen dira. Jauntsaratsen, berriz, saxofoia, perkusioa, trikitixa, pop-rock eta piano audizioak izanen dira.