Eskualdekoek EHko Mus Txapelketako finalean sartzeko aukera izanen dute bihar

Amezti.eus 2022ko mar. 25a, 09:47

Iruñean larunbatean izanen da Nafarroako finala eta han arituko dira eskualdean herriz herrikako kanporaketetan sailkatu diren bikoteak. Finala apirilaren 9an da, Baigorrin.

Martxoaren 13ra arte izan ziren herriz herrikako kanporaketak. Guztira 47 bikotek parte hartu dute gure eskualdeko kanporaketetan eta zortzik lortu dute Nafarroako finalerako sarrera. 

Gure eskualdean lehena Igoan izan zen otsailaren 12an. Bost bikotek eman zuten izena eta txapeldunak Aingeru Etaio eta Joanes Oskotz izan ziren. Hurrengo asteburuan Jauntsaratsen eta Iraizotzen izan ziren. Apeztegiberrin sei bikote aritu ziren eta Josu Beaumont eta Peio Ganboa izan ziren irabazleak. Iraizotzen lau bikotek jokatu eta Unai Larraiotz eta Imanol Iragi izan ziren sailkatuak. Atetzen ere Aroztegiko Izarpe Kanpinean izan dute dagoeneko kanporaketa eta bi bikote sailkatu ziren: Patxi Etxeberriak eta Eneko Berasainek osatzen dutena, garaileak izan baitziren; eta, bigarren sailkatu ziren Juan Ignacio eta Asier Larraiotz. Kanpinean 10 bikote aritu ziren. Latasan, otsailaren 26an izan zen eta garaileak  Joan Miguel Loidi eta Joxe Mari Urbieta, 9 bikoteren artean. Ondoren, Gartzaronen sailkatu ziren Juanjo Jaunarena eta Manolo Niebla, bost bikoteren artean. Eta, bukatzeko, Aizarotzen izan zen azken saioa, zortzi bikote lehiatu ziren eta Goretti Etxepare eta Asier Nagore izanen dira Iruñeko finalean.

Gosaria eta fitxen banaketaren ondoren goizeko 9:15ean hasiko da finala larunbatean. Arranon eta Bullizion izanen dira, Iruñean. Amaiera arratsaldeko 20:00etarako aurreikusten da amaiera. Zorte ona opa diegu eskualdeko bikoteei, apirilaren 9an jokatuko den Euskal Herriko finalerako pasea lortu dezaten.

Hori 2022 urteko txapelketari dagokionez. 2020ko finala jokatzeko baitago oraindik. Apirilaren 2an izanen da Leitzan. Iraizozko Patxi Etxeberriak eta Eneko Berasainek osatutako bikotea sailkatuta dago horretan, 128 bikoteren artean.