Paleta eta Frontenis Txapelketaren finalaurrekoak, bihar

2020ko uztailean jokatutako finalean lehiatutakoen argazkia

Bihar, martxoaren 25ean, ostiralarekin, paleta eta frontenis txapelketako finalaurrekoak. Garaileak, apirilaren 2an lehiatuko dira finalean.

Amaierara iristen ari da Imozko eta Basaburuko kirol batzordeak antolatzen duen paleta eta frontenis txapelketa. Asteburu honetan finalaurrekoak izanen dira eta finalak apirilaren 2an. Horrela bukatuko da otsailaren 11n hasi zen txapelketa, eta urteak antolatzen daramatzatena.

 

Ostiral honetan izanen dira finalaurrekoak:

 

Frontenisean:

 

  • Maider Saralegi eta Eider Martirena, Irantzu Osinaga eta Laura Solanoren kontra.

  • Ane Eskala eta Uxue Mendinueta, Irati Lakuntza eta Olaia Eizagirreren kontra.

 

Ikusiko dugu zein diren gailenduko diren bikoteak eta finalerako sarrera eskuratuko dutenak.

 

Paletan, bigarren mailan:

 

  • Xabier Altzugarai eta Iñaki Oskotz, Joseba Eskamendi eta Unai Oterminen kontra.

  • Mikel Iraola eta Aitor Baraibar, Oier Legarra eta Asier Nagoreren kontra.

 

Paletan, lehenengo mailan:

 

  • Jon Idoate eta Asier Galartza, Iñaki eta Mikel Razkinen kontra.

  • Koldo Barandalla eta Javi Beloki, Xabi Azpiroz eta Mikel Orejaren kontra.

 

Esan bezala, apirilaren 2an jokatuko dute finala pasea lortzen duten bikoteek. Zorte on guztioi!