Elkarrizketa

Abian da Errigoraren udaberriko kanpaina

Amezti.eus 2022ko mar. 14a, 11:50

Errigorako Eskutik Eskura kanpaina abian da honezkero, eta martxoaren 30a arte izanen da eskaerak egiteko aukera. Oliba olioa, arroza, pasta eta kontserbak daude aukeran, eta Mikel Mutilba egitasmoko kideak gaurko saioan adierazi duenez, "etxeko despentsak urte osorako betetzea" da proposatzen dutena. Xehetasun guztiak eman dizkigu elkarrizketan.

2014an Errigora martxan jarri zenetik, 8.200 etxeetara iritsi dira, eta 109.000 litro olio, 245.000 kontserba ontzi eta 30.000 arroz eta pasta pakete banatu dituzte Euskal Herrian barna.

Euskara eta elikadura burujabetza ardatz ditu proiektuak, eta auzolana da bidea, herriz herri antolatuta dauden sareen bidez funtzionatzen baitute.

Eskaerak online egiteko aukera dago errigora.eus webgunean, edo telefonoz 848 87 12 23 telefonora deituz.