Sagarrondoen inguruko lehen ikastaro honetan zati teorikoa eta praktikoa izanen dituzte, eta martxoaren 11n eta 12an izanen dira saioak.
Lehen egunean, zati teorikoa emanen dute Lekunberriko Plazaolako Partzuergo Turistikoan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Bigarrenean, berriz, inausketa praktikoa irakatsiko dute Leitzako Tardoa baserrian, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Izena emateko: https://www.intiasa.es/web/es/formacion/ambitos-de-actuacion/agenda-formacion edo 948 01 30 58 telefono zenbakian.