Haurrendako arte tailerrak, Atetzen

Amezti.eus 2022ko ots. 24a, 12:16

Natura eta artea uztartuko dituzte, irtenaldiak eginez eta inguruan hartutako materialekin sormena eta arte eraldaketa landuz. Eritzegoitiko Kultur Eskolan izanen dira otsailaren 28an, martxoaren 1ean eta 2an; eta, bihar da izena emateko azken eguna.

6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako arte tailerrak izanen dira. Eritzegoitiko Kultur Eskolan, otsailaren 28an, martxoaren 1ean eta 2an, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Atezko eta Odietako umeek izanen dute lehentasuna eta bihar, otsailaren 25ean, bukatzen da izena emateko epea.

Josune Ilundain Iribarrenen, Erasoko auzokidearen, eskutik burutuko dira, Arte Ederrak ikasi ditu eta ondarearen zaintza eta zaharberritzean espezializatuta dago.

Esan bezala, izena eman behar da plazak mugatuak direlako, otsailaren 25a azkeneko eguna, 14:00ak arte. Posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp  bat 672099011 telefono-zenbakira bidalita. Bertan, haurraren izen abizenak, herria eta adina zehaztu behar da. Telefnoa: 948-306564. Emaila: ayuntamiento@atez.es

Atetz eta Odietako bailaratan erroldatutako haurrek lehentasuna izango dute. Haur bakoitzeko prezioa 8 €koa da, eta tailerraren lehen egunean ordainduko da Kultur Eskolan. (Ordainagiria emango da).