Elkarrizketa

Abian da Euskal Herriko XIII. Mus Txapelketa

Amezti.eus 2022ko ots. 10a, 10:26

Iazko txapelketaren finala oraindik jokatzeke badago ere, 2022ko Euskal Herriko Mus Txapelketa martxan da honezkero. Gure eskualdean, Gartzaronen, Jauntsaratsen, Aroztegin, Igoan eta Aizarotzen baieztatu dituzte, momentuz, kanporaketak. Ultzaman oraindik tokia eta eguna zehazteke dituzte. Mikel Jaunarena 'Zepelok' txapelketaren nondik norakoak kontatu dizkigu gaurko saioan.

Hona hemen gure eskualdean konfirmatu dituzten datak:

-Otsailak 12, Igoako Ostatuan, 17:00etan

-Otsailak 19, Jauntsarasko Apeztegiberrin, 17:00etan

-Otsailak 20, Aroztegiko Izarpe Kanpinean, 17:00etan

-Otsailak 26, Gartzarongo Toki Alai elkartean, 17:00eta

Data berriak dakizkigunean eguneratuko dugu informazioa.