Horrela dio ikus-entzunezkoa aurkezteko antolatzaileek zabaldutako testuak: "Ba al dute loturarik arte erromanikoak eta XXI. mendeko hargintzak? Film labur honek Erdi Aroko Girgitiango Petrus harginaren eta Joseba Lekuona eskultore modernoaren arteko harremanaz dihardu, baita despopulazioaz eta nafar ondareaz ere".