Lan eskaintza, Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean

Amezti.eus 2022ko ots. 5a, 18:00

Jardunaldi erdiko postu bat da, oposizio lehiaketa bitartez beteko dena, eta aldi baterakoa. Aldi berean, proba gainditzen dutenek ordezkapenerako lan poltsa osatuko dute.

Deialdia ostegunean argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta, beraz, eskariak egiteko epea ostiraletik hasita 30 egunez luzatuko da.

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean jardunaldi erdiz lan egiteko eskaintza da. Kontratazioa urtebetez izanen da indarrean eta, gehienez, hiru urtez luzatu ahalko da Mankomunitateak finko egitea edo amortizatzea erabakitzen ez badu.

Baldintzen artean, euskara jakitea derrigorrezkoa izanen da, C1 titulua aurkeztuz edo maila egiaztatuz berariazko proba gaindituz.

Informazio guztia: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/25/23