Larunbatean jokatuko dira Pilota Goxoa txapelketako finalak

Amezti.eus 2022ko urt. 26a, 11:49

Pilota Goxoa txapelketa abian izan da azken hilabeteetan Gartzaronen, eta asteburu honetan jokatuko dira finalak. Xabier Iturriotz Zapa antolaketa lanetan aritu da aurtengoan, eta finalaren nondik norakoak kontatu dizkigu.

Eguraldiak laguntzen badu, Gartzarongo frontoian bertan jokatuko dira partidak, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Hirugarren mailan, Gorka Sueskun eta Adur Aleman arituko dira Mikel Diaz eta Ekhi Goñiren aurka. Bigarrenean, Unai Martin eta Mikel Baleztenak aurrez aurre izanen dituzte Javier Osinaga eta Miguel Javier Lazkoz. Azkenik, lehen mailan, Basaburuko Eneko Legarra eta Iñaki Barbajero Iñaki Oskotz eta Aritz Andiarenaren aurka arituko dira.