Elkarrizketa

Korrika batzordearen lehen hitzordua, gaur arratsaldean

Amezti.eus 2022ko urt. 25a, 10:38

Aurreko astean eman zuten ezagutzera 22. Korrikaren ibilbidea. Apirilaren 5ean igaroko du gure eskualdea, eta egun hori eta Korrika Kulturala antolatzen hasteko lehen hitzordua jarri dute, gaur arratsaldeko 18:00etan, Apeztegiberriko jubilatuen gelan. Mikel Olza eskualdeko AEKko arduraduna elkarrizketatu dugu gaurko saioan.

Basaburuko eta Imozko herritarrak bertan parte hartzera deitu dituzte, eta Ultzama eta Atezko bizilagunekin Korrikaren antolaketetan, berriz, hurrengo asteetan hasiko direla jakinarazi du Olzak.