[Eguneratua] Emakume bat zendu da Iraizozko sutean

Amezti.eus 2022ko urt. 24a, 12:19

Goizean sortu da sutea, Iraizozko plaza ondoko etxe batean. Suhiltzaileek bertako bizilagun bat erreskatatu dute eta ospitaleratua izan da, onik. Zoritxarrez, bigarren bizilaguna hilda topatu dute eraikinean.

Suhiltzaileek sua itzaltzeko lanetan jarraitzen dute oraindik, eta etxe ondotik pasatzen den errepidea ere itxi egin behar izan dute.