Elkarrizketa

'Eskroto & Gavilán: De profesión, artista' liburuaren aurkezpena, ostiralean Larraintzarren

Amezti.eus 2022ko urt. 19a, 11:09

Txus Perez Atuche idazlea izanen da ostiral honetan Larraintzarko Ostiral Kulturalen baitan, bere azken liburua aurkezten. Eskroto & Gavilán: De profesión, artista liburua aurkeztuko du arratsaldeko 19:00etan.

Tijuana in Blue talde mitikoko Eskroto abeslaria eta Kojon Prieto y los Huajaloteseko Gavilán izan zen Marco Antonio Sanz de Acedo. Bere biografia jaso du Perezek.