Espainiako Irekia irabazi du 2021eko amaieran, Europako emakumeen zirkuitoan. Gainera, Solheim Cup txapelketa ere irabazi du Europako taldearekin. Tokioko Joku Olinpikoetan izan zen eta, halaber, Europako hainbat torneotan goiko postuentan sailkatu da. Beharbada sari horiek ere eragina izan dute, baina bost kirolariren artean hautatua izan da 2021eko kirolaririk onena gisa, herri-bozkaz, Asier Martínez atletarekin batera.
Kirolaren Galardoak 1984. urtetik antolatu ditu Nafarroako Gobernuak. Helburua, Nafarroako kirolariei eta kirol entitateei aitortza egitea da. Nafarroako Kirol Institutuko teknikoek, kirol federazioen ordezkariek, espezializatutako prentsakoek eta udal teknikoek osatzen dute sarien komisioa. Aurten, sei kategoriatan herritarren parte-hartzea izan da, komisioak proposatuen artean bozkatzeko. Hain zuzen ere horrela lortu du izendapena Zigandak.