Pulunpeko Zozketa Mundiala, zenbaki saridunak

Amezti.eus 2022ko urt. 12a, 11:08

130 sari banatu zituen Ametza Kultur Elkarteak igandean, Pulunpeko Zozketa Mundialean. Elkarteak zerrenda osatzen jarraitzen du, zenbaki bakoitza nori dagokion zehazteko, baina, bitartean, zuen zenbakiak begiratzeko aukera duzue.

Aurten inoiz baino gehiago galdetzen ari da jendea, saridun zenbakiengatik, eta pixka bat atzeratu bagara ere, hemen dituzue.

Ametza Kultur Elkartean etengabe lanean ari dira, irabazleak deituz eta saridun zenbaki bakoitza nori dagokion zehazten. Momentuz, zenbaki saridunik duenak hemen begiratu dezake.

Pasa den urtean zozketarik ezin izan zen antolatu, aurten 130 sari banatu dira.

Mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi, edozein modutan (boletoak salduz, erosiz, edo sariak eskainiz).

 

Erlazionatuak