Ultzamako Parke Mikologikoa 2022ko bonoen kanpainarekin hasi da

Amezti.eus 2021ko abe. 23a, 13:34

Tarifak 2021ekoen berdinak dira: 50 euro astelehenetik ostiralera bitarterako eta 80 asteburuetarako.

Urteko baimena eskuratzeko zuzenean webgunetik egin daiteke: https://parquemicologicoultzama.com/permisos. Bestela, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00ak arte 646 18 42 63 telefonora deituz, edo, emailez, info@parquemicologicoultzama.com helbidera idatziz. 

Aurten bezala, 50 euroko bonoa eskuratuz gero astelehenetik ostiralera joateko aukera izanen da, jai egunak kenduta; 80koa jai egunetarako eta asteburuetarako izanen da.

Gainera, bonoa eskuratuz gero, mikologian espezializatutako Gobeies dendak bi produktu sorta zozketatuko ditu urtarrilean.

Parke Mikologikoak aurten "zizak oparitu" kanpainia ere abiatu du, eta parke mikologikoko opari-txartelak jarri ditu martxan.

Bukatzeko, irteera gidatuak ere antolatu ditu urtarrilean eta otsailean. Zortzi, osotara, elurreko zizak (hygrophorus marzuolus) bilatu eta biltzeko. Izen ematea zabalik da parkearen webgunean.