Larraintzarko eskola itxita dago, ibaiak gainezka egin duelako

Amezti.eus 2021ko abe. 10a, 11:11

Arazo ugari sortzen ari dira Nafarroan urak eraginda. Ultzaman ere ibaiak gainezka egin du eta hainbat errepideetan eragozpenak sortu ditu. Larraintzarko ikastetxean klaseak bertan behera utzi dituzte.

Urez gainezka dauden errepideen artean eskolara doana. Horregatik, eskola itxi eta klaseak bertan behera utzi behar izan dituzte. Bide horrek udaletxera, zentro zibikora, eta, beraz, liburutegira eramaten gaitu; Horrela, zentzu berean, Ultzamako Udalak oharra zabaldu du jarduera guztiak bertan behera utziz. Liburutegia eta Gizarte Etxea itxita izanen dira.

Basaburuan ere, artisauen azoka egin behar zuten Aizarotzen, gaur arratsaldean. Eta, oraingoz, bertan behera uztea erabaki dute.