Ultzamako elikagai bankurako elikagai bilketa antolatu zuten Larraintzarko seigarren mailako ikasleek, baina, Covidak sortutako eragozpenengatik oraingoz ezin izango dute egin. Hiru gela konfinatu dituzte, beraz, ikasle gutxi dira, eta segurtasunagatik ere, biharko hitzordua bertan behera uztea erabaki dute.
Bihar izan behar zuen Kilo kanpainia, goizean, adi geldituko gara data berri bat helduko balitz.
Besteak beste, honako produktuak bildu nahi zituzten: esnea, olioa, latetan datozen produktuak (atuna, sardinak...), azukrea, irina, lekaleak (txitxirioak, dilistak, babarrunak...), pasta, arroza, gailetak, cola-cao...