Ultzamaldeko eskulangintza 2021, bigarren azoka

Amezti.eus 2021ko aza. 26a, 10:38

Azkenean, izena eman duten eskulangile multzo polita erdietsi dugu. Hemen duzue, zuen jakin-minerako. Abenduaren 5ean Larraintzarko pilotalekuan ikusiko dugu elkar.

Eskulangileen zerrenda

-Pello Kañamares, zur zizelkaria.

-Angel Mariñelarena zur zizelkaria.

-Iñaki Mariñelarena, zur zizelkaria.

-Ana Urteaga, zur zizelkaria.

-Angel Beuntza, zur zizelkaria.

-Irantzu Legarra, jostuna.

-Amaia Calvo, Aizarozko bitxigilea.

-Zoraida Pereda, Erasokoa, ilustraziogilea.

-Natividad Zia, Urritzola. Zeramika eta esmalte langintza.

 

Janari eta edariak

 

-Joxean Iturralde, Goldarazko gaztagilea.

-Behetxonea, Berueteko sagardogilea.

-Isabel Telleria: Ezkurdi erlezaintza, Eltso. Eztia.

 

OHARRA: Eta beste hainbeste eskulangile ere gonbidatuko ditugu. Izanen da zer ikusi eta zer erosi.