Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna da bihar eta gure eskualdean ere ekitaldi ugari antolatu dira hilabete osoan. Batik bat ekitaldi kulturalak, eta eskualdeko Berdintasun Arloak antolaturikoak. Baina, bihar, mobilizazio eta aldarri eguna da, eta, gurean, bi kontzentrazio izanen ditugu aukeran.
Bata, Aizarozko plazan, Basaburuan, Basaburuko Bilgune Feministak deituta. 18:00etan dugu hitzordua. Beldurrik gabe abestia kantatuko dute.
Imotzen ere, udaletxe parean, Etxalekun, 18:00etan eginen dute kontzentrazioa. Gainera, ostiralean, azaroaren 26an, baina Muskitzen, emakumeendako tailer bat antolatu dute: Gure barruko baliabideak esploratzen izenburupean. Izaskun Robledo izanen da bideratzailea eta ikuspegi sortzailetik Collage-a eta gorputz teknikak erabiliko dira. Izena emateko: 646 24 16 99