Abenduaren 5ean dugu hitzordua

Amezti.eus 2021ko aza. 19a, 11:06

Abenduaren 5ean, Larrainzarko pilotalekuan, 11:00etatik aurrera, Ultzamaldeko eskulangileen bigarren azoka izanen da.

Ez duzu karteltxorik ikusi ostatuan? Ez? Paratu ditugu ba! Ez, ez dira oso handiak eta beharbada ez zara ohartu.

Ikusi bai, baina irakurri ez? Azpi-azpian jartzen du: Tokia: Larraintzar (Ultzamako pilotalekua) eta pentsatu ere pentsatu duenik bada pilota partidaren bat izanen dela. Ez ba. Oraingoan ez dugu pilota partidarik. Oraingoan Ultzamaldeko eskulangileen eguna, azoka, besta…nahi duzuna, baina pilota partidarik ez

(Eskulangileekin batera elikagai produktoreak ere bai)

Hor duzu eguna, hor duzu hitzordua. Gorde eguna, sartu zure agendan. Den-dena, Ultzamako pilotalekuan, goizeko 11tatik eguerdiko bi orduak artio, abenduaren bostean.

Antolatzaileak: Ametza Elkartea (Pulunpe, Esan Erran Irratia, Amezti.eus) eta hemengo eskulangileak.