Indarkeria matxistaren aurka, ekitaldi ugari eskualdean

Amezti.eus 2021ko aza. 18a, 09:45

Azaroaren 25a indarkeria matxistaren aurkako eguna dugu. Aurten, "indarkeria bakarra, hamaika modu" lelopean, programazio zabala antolatu dute eskualdean.

Mota askotariko ekitaldiak antolatu dira eskualdean zehar Berdintasun arlotik eta baita Basaburuko Bilgune Feministak ere. Antzerkia, ipuin kontaketa, pelikula emanaldia edo serigrafia tailerra dira horietako batzuk. Hemen duzue programa osorik:

Ikusi duzuenez hainbat eta hainbat ekitaldi kultural antolatu dira, indarkeria matxistaren inguruko kontzientziaziorako. Baina, ekitaldi nagusia azaroaren 25ean bertan izanen da. Sentsibilizaziorako baino gehiago, aldarrikapenerako eta mobilizaziorako eguna izanen da hori, eta horregatik, Aizarotzen kontzentrazioa antolatu du Basaburuko Bilgune Feministak, 18:00etan.