Familia-langileen lanposturako zerrenda osatuko du Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Zerrendan sartzeko CVa bidali behar da azoararen 19an beranduenez. Euskarazko B2 maila izatea (froga egiteko aukera dago) da baldintzetako bat. Baita gidatzeko baimena izatea eta autoa izatea ere. Ikasketeei dagokionez, teknikari soziosanitarioa, erizaintza laguntzailea edo baliokideak beharrezkoak dira. Ultzama.eus -en aurkituko duzue informazio guztia, baina ostirala 14:00etan baino lehen aurkeztu beharko dira instantzia eta kurrikuluma mankomunitatean edo posta elektronikoz.
Bestetik, ostalaritzan, sukaldari bila ari dira hainbat tokitan. Arraitzen, Benta Miguelen sukalde laguntzaile bat behar dute larunbat eta igande eguerdietarako. Interasa duenak deitu dezala 667 25 23 73 telefonora.
Ultzamatik Basaburura, izan ere Jauntsaratsen, Apeztegiberrin, sukaldari bila ari dira. Interesatuak kurrikuluma ostatuan utzi dezakete.