Ainhoa Iraizoz Euskadiko txapelduna, lokotx bilketan

Amezti.eus 2021ko aza. 15a, 10:24

Mungian izan zen finala, larunbat goizean, eta berak batere espero gabe, Ainhoa Iraizozek irabazi zuen.

Horrela adierazi digu Ainhoa Iraizozek berak, oso pozik dagoela ez baitzuen batere espero: "Honetan ez nuen batere espero irabaztea, ez nuen nire burua ongi ikusten". Baina lanak 7 minututan eta 34 segundatan burutuak txapela lortu zuen lokotx bilketan. Bigarrena izan zen Maider Etxezabalek baina 17 segundo azkarrago.

Segundo baten aldearekin bakarrik Maider Etxezabalek eta Ainhoa Etxegaraik lortu zuten bigarren eta hirugarren postuak.

Larunbatean, 11:00etatik aurrera, Mungian, izan ziren emakumezkoen Euskadiko finalak. Lokotx bilketan bakarrik ez, ingude jasotzean, txingetan eta lasto altxatzean ere bai.